XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskarak mundu modernorako ez zuela balio irizten zion, kultur hizkuntza izateko barne gaitasuna falta zitzaiola. Eta ez zitzaion arrazoirik falta seguruenik. Julien Vinson euskalari frantsesak ere esana zuen horrelakorik urte batzuk lehenago.
Orduko euskarak ez zeukan Unamunok nahi zuen kultur mailarik, eta berak ez zuen batere ahaleginik egin filosofi tradiziorik gabeko euskara totel eta traketsa kultur hizkuntza moderno bihurtzeko. Nekez idatz zezakeen, bada, bere hizkera ziztrin eta amuts hartan,
Horregatik, euskaraz egiteko ezintasunarengatik edo, erdaraz idatzi
Euskarari salatu zizkion akats asko egiazkoak ziren, baina zapuzgarriak beste batzuk. Arana Goirik berak ere arrazoi ematen zion:
Euskara landu gabeko hizkuntza izanik, zientzia eta filosofiaren berri emateko gauzaeztakoa zen. Unamunok ezagutu zuen euskara tartaila arloteegia zen pentsamendu sakonik aditzera emateko. Aranazaleen euskara arrunt ulergaitza eta artifiziala gertatzen zitzaion, neologismoz beteriko hizkera egosgaitza baitzerabilten.
Unamunok egia zuen hainbat puntutan, baina kirtenkeriak ere esan zituen inoiz edo behin.